Nortzuk garen

Mandoya Jatetxea betiko Bilbo jatorraren bihotzean aurkitzen da, eta geure bizitza osoa, 50 urte baino gehiago, daramagu geure bezeroei mahai ona zerbitzatzen.



Zazpi Kaleetan aurkitzen da Mandoya jatetxea eta jatorrizko Euskal Sukaldaritzan espezializaturik gaituzu. Geure ezkaratzean bertoko arrainik eta okelarik bikainenekin lan egiten dugu, txingarretan prestatuak, berorien kalitatea eta zaporea hobeto nabarmentzeko. Horrez gainera, geure itsaski haztegia ere badugu, zerbitzatzen ditugun itsas produktuak beti fresko eta ezin hobeto egon daitezen.


Mandoya jatetxea toki atsegina da, eta bertan jatea plazer hutsa izaten da. Leku zabala eskaintzen dugu,  giro ona eta lasaia. Baditugu jantoki zabal eta itxiak ere, ospakizunak eta bilera pribatuak egiteko.

Geure mahaikideei era guztietako menuak aurkezten dizkiegu: egunerokoak, taldeentzakoak, menu bereziak eta, zer esanik ez, geure karta ederra ere bai.